XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Handik urte betera zabaldu ziren Penintsulan ECCA Zentruak, Madriletik hasita, probintzia guztietara.

Bestalde, sistema bera Hegoameriketako hainbat lurraldetan egokitzen ere hasi ziren.

Metodologia: Irakasistema berberari jarraitzen diote ECCA ikastaro guztiek, hiru elementu batean erabiliz: material inprimatua, irrati bidezko klasea eta asteroko orientazio-saioa.

Material inprimatua: Ikusizko alderdia da, klaseari formalki era aktiboan jarraitzeko material lagungarria.

Material honen zati bat, normalean eskema izenarekin ezagutzen dena, irakaslearen eskuetan dago, hau bere azalpenetan ari denean, eta ikasleak ere eskuan dauka etxean azalpen horiek entzuten dituen bitartean.

Lanerako fitxarena eta arbelarena egiten du aldi berean.

Beste material lagungarri batzuk ere badaude horrekin batera, maila bakoitzari dagozkionak: ariketak, autozuzenketarako plantila eta guzti, ikasleak bere lanak ebaluatu eta zuzen ditzan; apunte teoriko batzuk, gaiaren osagarri, eta, gainera, galdekizunak eta ariketa-orriak irakasle-gidariari aurkeztu beharrekoak eta Zentruan zuzenduko direnak.

Guzti horrek osatzen du ikaslearen testuliburua.

Irrati bidezko klasea: Entzutezko alderdia, jarraitu eta ulertzeko derrigorrean material inprimatua eskatzen duena.

Bere teknika propioak erabiltzen ditu arreta sortzeko, ikaskuntza aktiboari eusteko eta baliabide teknologikoak behar ez bezala erabiltzeak ekarriko lituzkeen hutsegiteak saihesteko.

Ikasleak bere etxean entzuten du klasea, irakasleak hasitako prozesuari jarraitzen dio eta honek esandakoa betetzen du.

Irakasaioa xeheki prestatzen da grabatu baino pixkat lehenxeago, aktiboa da eta bakoiztua, eta irakasleek ez dute aurrez idatzitako gidoirik; beren hitzaldia inprobisatu egiten dute mikrofonoaren aurrean eskemaren laguntzarekin.

Asteroko orientazio-saioa: Harreman pertsonalen alderdia, ikaslearen eta berau atxikita dagoen ECCA Zentruaren arteko lotura zuzeneko eta biziari eusten diona.

Irakasle orientatzaileak zertzen du; hau da, izan ere, sistema honetako gakoetan bat, eta eginkizun anitz ditu: eskemak emango dizkio ikasleari astez aste, klaseei jarrai izan ahal diezaien; aurreko astean landutako materiala bilduko du; ikaslea pedagogiaren aldetik gidatzen du eta ebaluatzen eta, batez ere, dinamizatzaile, suspertzaile eta sustatzaile da.

Hiru elementu hauek (material inprimatua, irrati bidezko klasea eta asteroko orientazioa) oinarri-oinarrizkoak dira eta garrantzi berekoak eta, metodologia erabat eraginkorra izan dadin, hiruren arteko oreka behar da.

Beren egitekoei dagokienean:

- elkarren osagai dira, bakoitzak bere egitekoa du eta solidarioak dira beren artean;